Link castellano

2024(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

Zure abenturaren bila: IBILBIDEA GIPUZKOAKO 2+1 ITSASARGITAN BARRENA

Hondarribia eta Mutrikuko Saturraran hondartzaren artean doan Ibilbide Luzeko (GR 121) bidezidorretik bisita egingo dugu. GR "Talaia ibilbidea"-ren 2. etapak baleontziak zaintzeko talaia zaharrak zeharkatzen ditu, eta hortik datorkio izena ibilbideari. Itsasoari begira egiten den bide honetan 2+1 itsasargi ikus ditzakegu (Senokozulua, La Plata eta Santa Klara); baita hainbat hondartza, kala, herri eta auzo ere. Azken finean, Gipuzkoako natura eta kultura ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Kontuan izateko:
2024/04/25
19:30
Amaia KZ


2024(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

Mikrokontakizunen lehiaketa 2024

Istorio bat, pertsonaia bat, itsasargi bat… gehienez 120 hitzetan. Mikrokontakizun bat idazteak gutxirekin asko esatera behartzen zaituen erronka bat da.

Aurtengo liburuaren eguna ospatzeko, zure asmamen eta sormen guztia ateratzea proposatzen dizugu, eta mikroipuin bat idaztea, non itsasargi batek protagonismo handia izango duen.

Parte hartzeko, zure mikroipuina helbide elektroniko honetara bidali: amigosfaroseuskadi@gmail.com, apirilaren 20 baino lehen.

Epaimahaiak hiru irabazle aukeratuko ditu. Lehenengo sailkatuari 100 euroko saria emango zaio eta itsasargiei buruzko hainbat artikulu. Bigarren eta hirugarren sailkatuak itsasargien kontuak jasotzen dituzten liburuekin eta gure elkarteko artikuluekin sarituko dira.

Mikroipuina euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango da, eta jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du.

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da honako Oinarri hauek erabat onartzea.

Pentsatu desberdin, ihesi topikoetatik eta animatu!


Iturria: @theacoak

2024(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

Tristan uharteko itsasargia

Tristan uharteko itsasargia Douarnenezeko portuaren sarreran dago, Bretainian, Frantzian (48° 06′ 08″ N, 4° 20′ 15″ W). Milaka eta milaka urtez, ur geza izan da lur zati horretan, eta, hortaz, baita gizakiak ere. Priorerria, gordelekua eta gotorlekua izan zen, eta, XIX. mendearen erdialdean, sardina kontserbagile eta Douarnenezeko alkate Gustave de Pennarosen esku geratu zen.

1854an, Itsasargiko Zerbitzuak uhartean itsasargi bat eraikitzea erabaki zuen, baina jabe berriak ez zuen begi onez ikusi proiektua, eta irmo aurre egin zion. Uharteko biztanleek buru egin, eta eraikuntza lanetarako harriak zeramatzaten itsasontziei ez zieten utzi porturatzen, baina, azkenean, hiru urte geroago, 1857an, itsasargia inauguratu zen.

Azken gerratean, Tristan uharteko itsasargia eta, zoritxarrez, beste asko ustez guardia frantsesak zaindu behar zituzten itsasgizonen arduragabekeriaren biktima izan ziren: ohikoa zen optika ezohiko abiaduran biraraztea, baita arropa lanparan lehortzea eta eskaileretan pixa egitea ere.

Dorre gris txikiak zerrenda zuri bat eta kupula beltza ditu, eta 9,5 metro garai da. Argiaren sektore zuriek 13 miliako helmena dute, eta gorriek, 10 miliakoa, eta itsasargiak hiru distira gorri eta zuri egiten ditu, 12 segundoan.


Faro de la isla Tristán uharteko itsasargia


2024(e)ko otsailaren 12(a), astelehena

Toulinguet-eko itsasargia

Bretainiako itsasargietan barrena jarraituko dugu Portzic-eko itsasargian utzi genuen ibilbidea.

Toulinguet-eko itsasargia Crozon penintsularen amaieran kokatzen da, Bretainia frantziarreko Camaret-sur-Mer hirian (48° 16′ 49″ N, 4° 37′ 43″ O).

Toulinguet muturrean 1848n eraiki zen itsasargia eta 1849ko uztailean jarri zen martxan.

Lur militarrean aurkitzen da, non 1812an eraikitako dorre batek eta harresi batek sarrera oztopatzen duten. Frantziako itsas armadako bigarren mailako semaforo bat jarrita dago barrutian, itsasargitik ez urrun, beraz, sarrera ez da publikoa.

Granitozko dorre honek, urrutitik ikusteko pareta kareztatuak ditu, 14 metroko altuera du eta, guztira, 49 metroko altuera hartzen du. Argi zuri eta gorria egiten du sektoreka, 12 segundoan behin 3 okultaziorekin, eta 15 miliako irismena du (zuriak).


Faro de Toulinguet-eko Itsasargia


2023(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

Jaietako zorion-mezua (2023)


EGUBERRI JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!



Gabonetako Euskadiko Itsasargien Lagunen I. Christmas Lehiaketa irabazi duen postala, Maider Garcíak egina


2023(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

EUSKADIKO ITSASARGIEN LAGUNEN I. CHRISTMAS LEHIAKETA

Lehenengo aldiz, Gabonak direla eta, Christmas Lehiaketa bat antolatu dugu.

Aukeratutako Christmas izango da Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkartearen aurtengo Gabonetako zorion-mezua.

Gainera, sari ekonomiko bat eta itsasargiei buruzko hainbat artikulu izango ditu.

2023ko azaroaren 13tik abenduaren 10era bitartean bidali ahal izango dira gure helbide elektronikora: amigosfaroseuskadi@gmail.com.

Kontsultatu lehiaketaren oinarriak hemen hemen sakatuz.

Zuen Christmen zain gaude.